Etxez etxeko banaketa

Hasiera > Zerbitzuak > Etxez etxeko banaketa

Gasteizen Zure etxeko atera eramango dizugu janaria.

Pertsona batzuentzat, egunero menu bat prestatzeak ahalegin handia eskatzen du, zailtasunez betea: erosketak egiteko mugitzea, supermerkatu handietan edo auzo-dendetan zer produktu erosi behar diren jakitea, itxaroteko denbora, elikagaiak prestatzea, kozinatzea… ez zaitez gehiago kezkatu, esan iezaiguzu zer plater nahi dituzun, eta guk prestatu eta zure etxera emango dizugu, minutu batzuetan berotu besterik ez duzu egin beharko, eta hemendik aurrera... Jan ganoraz!

Gure banatzaileak eta ibilgailuak gure irudi korporatiboarekin identifikatuta daude. Gure furgonetek  hozteko ekipoa dute, erretiluen hotz-katea uneoro mantentzeko (1ºC eta 6ºC artean).

Jasotzen duzunean, hozkailuan gorde beharko duzu kontsumitu arte.

Gasteizen eta Sakanan astean hiru egunetan banatzen dugu: astelehen, asteazken eta ostiraletan, goizez.

COMOENMICASAk eskatutako menuak eramango dizkizu esaten diguzun lekura eta egunean.

Probintziako gainerako eskualdeetan ere banaketa izan dezakegu.

Galdetu 945 102 850 telefono-zenbakian.


OHARRAK

Entregako gutxienez 8 menu eskatzen badituzu, 8,70 euroko prezio berezia aplikatuko zaizu menu bakoitzeko.

Entregako 3 menu baino gutxiago eskatzen badituzu, 3,20 euroko igoera izango duzu.

ERREGISTRATU ETA EGIN ZURE ESKAERA

 

Etxez etxeko banaketa